Irun eta Hondarribiko Alardeen arteko bazkaria

Bazkaldu baino lehen San Juan Arri zutabera eta Irungo udaletxera bisita gidatua egin dute. Irunek Hondarribiari galtzada-harria obra entregatu dio, bi alardeen indarra eta luzarotasuna isladatzen duena

peq

Larunbat honetan, hamalaugarren urtez jarraian, Irungo eta Hondarribiko Alardeetako konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako buruzagiak bi alardeen arteko anaitasun bazkaria ospatzeko elkartu dira.

Eguna Irungo batzokian salda batekin hasi da. Ordubatean, Iñaki Garrido historialaria eta Historia Errege Akademiako urgazlearen eskutik, San Juan Arri zutabera eta Irungo udaletxera bisita gidatua izan da. Garridok 1521eko Alardearen inguruko dokumentu baten kopia oparitu die Burgumaisu eta Jeneralari, Hondarribia eta Irunen arteko eztabaiden jatorria erakusten duena. Ordubietan agintariak autobusean Atalaia jatetxera zuzendu dira, han izan delako bazkaria.

“Kontaktua urte osoan zehar mantentzen dugu baina mahai baten inguruan lasai hitz egiteko aukera hau ez dugu galdu behar. Urteekin harreman polita sortu da”, adierazi du San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillok.

Bazkaldu ondoren galtzada-harria obra entregatu da, bi alardeen indarra eta luzarotasuna isladatzen duena. Lana batzorde batetik bestera eskualdatzen da bazkari honetan eta jasotzen duen batzordeak urte osoan zehar gordetzen du. Kasu honetan San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillok Hondarribiko Alardearen Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuri entregatu dio galtzada-harria.

“Oso interesgarria izan da San Juan Arria zutabearen historiari buruz gehiago jakiteak, baita Irungo udaletxera egindako bisita ere. Gure Irungo lagunek antolatutako bisita gidatuaz gozatu dugu”, esan du Hondarribiko Alardearen Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuk.

DSC 0090

Buletina

Alarde Fundazioa eta Hondarribiako Alardearen inguruko berri eta ekitaldietaz informatua mantendu zaitez.

Izen-eman buletinan

Titibiliti aldizkaria

20

Último número de la revista titibiliti

Envíanos tus fotos y vídeos

Son momentos especiales y queremos vivirlo desde todos los ángulos.

Informazio gehiago