Emakumearen Nazioarteko Egunako Jakinarazpena

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Buruzagien Batzordeak eta San Martzial Alardearen Batzordeak, Alarde Fundazioak, hala nola Emakume Irundarrak, GordeZAN, Pagoki, Mugarriluze eta Hondarribiko Emakumeak emakumeen kolektiboek berdintasunaren alde lan egiteko dugun konpromisoa berresten dugu aurrera eramaten ditugun jardueretan..

logo

Nazio Batuek aitortu dute martxoaren 8a dela -gizona erreferentzia hartuta- tratua eta eskubideak parekatzearen aldeko borrokaren ikurra. Data hori gogoan dugula populazio guztia animatu nahi dugu jardueretan eta elkarretaratzeetan parte hartzera, eta horien artean, bereziki,  asteazkenean, 19:00etan, Zabaltza plazan “Egunero izan behar luke martxoak 8” goiburuarekin egingo den ekintzan. Mezu hau erreferentzia gisa hartzen dugu urte osoan lan egiteak duen garrantzia azpimarratzeko, denon artean berdintasunezko gizarte bat lortzeko eta gaixotasun horrekin amaitzeko.

Gainera, berriro ere gogoratzen dugu Auzitegi Gorenaren epaiek adierazten dutela San Martzial Alardea eta Hondarribiko Alardea erabat legezkoak direla eta ez dela inolako diskriminaziorik gertatzen genero edo desberdintasun arrazoiak direla eta. Ildo horretatik, alardeei babesa ematen dieten emakume guztiek ekiteko eta iritzia emateko askatasuna dutela azpimarratu nahi dugu, eta urtez urte indartu egiten direla, San Martzial Alardearen eta Hondarribiko Alardearen antolamenduan duten konpromisozko parte-hartzeak erakusten duen moduan. Askatasun hori da berdinak bilakatzen gaituena, eta ez dugu ahalbidetuko inork zalantzan jartzea, ezta interes faltsuetarako erabiltzea ere.

San Martzial Alardearen eta Hondarribiko Alardearen antolamenduan lan egiten jarraituko dugu bi herriek nahi duten eta babesten duten moduan, haien barruan daudelako emakume gehienak, beraiek baitira sentitzen eta transmititzen dituztenak askatasunez eta nahi duten moduan..

San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea

San Martzial Alardearen Batzordea

Emakume Irundarrak

GordeZAN-Anakako Emakumeak Kultur Elkartea

Pagoki Emakume Elkartea

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea

Alarde Fundazioa

Hondarribiko Emakumeak

Buletina

Alarde Fundazioa eta Hondarribiako Alardearen inguruko berri eta ekitaldietaz informatua mantendu zaitez.

Izen-eman buletinan

Titibiliti aldizkaria

20

Último número de la revista titibiliti

Envíanos tus fotos y vídeos

Son momentos especiales y queremos vivirlo desde todos los ángulos.

Informazio gehiago