Jaietako Jakinarazpena

Egun gutxi geratzen dira urteko egunik bereziena ez bada, berezienetariko bat iristeko. Egun hauetan, bizitako bizipen eta oroitzapenak etortzen zaizkigu burura. Gaur egun, maite ditugun eta gurekin ez dauden horiekin bizktakoak hain zuzen ere. Lagun asko eta asko. Guztiona, guztiontzako.

logo

Gure egun handia iristen ari dela, Hondarribiak osatzen duen familia handi honen partetik eta Alarde Fundazioaren partetik, gure ondare honetaz disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Gure Alardearekin disfrutatu.

Zinez eskatzen diegu federik onenarekin gu bisitatzera eta ezagutzera etortzen diren horiei, gure konpromisoan errespetuz lagun gaitzaten. Fede erlijiosoa eta folklorea uztartu dituen sentimendua, herri prestu, leial eta adoretsu batek bere historiaren bitartez leialtasunez defendatzen jakin duen sentimendua.

Beste urte batez, hondarribitar guztiei eskatzen diegu beraien besoak zabal ditzaten, gure sentimenduak elkarbanatuak izateko; zenbaitetan azaltzen benetan zaila den sentimendua; mundu guztia gurera hurbil dadin. Era berean eskatzen dugu, bateratasunez, eraso sexistak onartuak izan ez daitezela. Eraso sexisten aurrean, tolerantzia EZ.

Hondarribia herri baketsua da, eta herri baketsu bezala, ez du onartu eta ez du onartuko inolako eraso sexistarik.

GORA HONDARRIBIA
GORA HONDARRIBIKO ALARDEA
GORA HONDARRIBIKO EMAKUMEAK

Buletina

Alarde Fundazioa eta Hondarribiako Alardearen inguruko berri eta ekitaldietaz informatua mantendu zaitez.

Izen-eman buletinan

Titibiliti aldizkaria

17

Último número de la revista titibiliti

 

Envíanos tus fotos y vídeos

Son momentos especiales y queremos vivirlo desde todos los ángulos.

Informazio gehiago