Zer da alardea, jatorria eta historia

hatxeros-2009Hondarribiko Alardea, 1639. urteaz geroztik irailaren 8an ospatzen dena, Guadalupeko Ama Birjinari eskerrak emateko botoaren urteroko berriztapena da. 30 urteko gudaren barruan, 1638an, hiriak jasan zuen setioan, 69 egunez frantsesek inguratuta eduki ondoren, askatu izana eskertzeko egin zitzaion boto hori.

Botoa ez da bakarrik Alardera mugatzen,, Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko bederatziurrenarekin hasi eta irailaren 10ean, setioan hildako guztien oroitzapenezko elizkizunarekin amaitzen da.

Ospakizun horiek guztiak, Hondarribiko herriak sakontasunez sentitu eta bizitzen dituen kultur ekintza dira.

"Armen Alardea"ren jatorria

foto-1_460x287Hondarribiko Alardearen jatorria ulertzeko, lehenik eta behin, armen alardeen esanahia eta horien jatorria ezagutu behar dira. "Alarde" hitzaren jatorria, Afrika Iparraldeko ohitura militarretan kokatzen da, eta etimologikoki "ard" arabiar errotik dator, "tropen ikuskapena" esan nahi baitu.

Armen alardeak erdi arotik datoz, garai horretan sortu baitziren eskolta armatuak, ospakizun zibiko-erlijiosoen osagarri moduan. Europa osoan zeuden tropa armatu hauen eginkizuna, jai handietan, hala nola, San Joan Bataiatzailearen egunean San Pedro egunean edo Korpus Kristi egunean antolatzen ziren herri-jaiei ospea ematea zen.

Milizia Foralak

Euskal Herrian, Erdi Aroaz geroztik, lurraldean indarrean zeuden Foruen arabera, herri bakoitzak militarki antolatzeko almena eta obligazioa zuen, eta milizia foral horietan parte hartzen zuten 18 urtetik 60 bitarteko gizonezko guztiek.

Gipuzkoako Hiribilduek, hasieratik beren Konpainiak osatzen zituzten eta beren arduradun nagusia alkatea izaten zen "Gerrako Kapitain" moduan. Konpainia haiek Diputaziotik koordinatzen zituzten, eta honek "Gerrako Diputazioa" osatzen zuen, horien guztien buruzagi "Probintziako Koronela" hautatuz.

Probintziaren defentsarako zerbitzua zenean, gipuzkoar guztiek hartzen zuten parte, aita nahiz seme. Baina erregeak deitutakoetan, beti ere Probintziako mugetatik kanpo irteten baziren, soldatapean joaten ziiren, hala ere denborarekin hori desagertuz joan zen.

foto_3Hasieran erasorako arma zuriak bakarrik erabiltzen zituzten (ezpatak, puinalak, bailestak, etab.) eta defentsarako (rodelak, morrioiak, alabardak, etb..). Gerrarako asmakizun berriak sortu ahala, gipuzkoarrek hurbiletik jarraitu zituzten eta XVI. mendearen hasierarako arkabuzak eta beste suzko armen jabe ziren. Bestalde, Kapitain baten eta Kabu gaitu baten agindupean zeuden Konpainietan, Alferez eta Sarjento moduko erdi mailako karguak jarri zituzten, beti ere gerra egiteko modu berrien araberako beharrei erantzunez.

Piken eta arkabuzen arteko koordinaziorako, punteria onaz gainera, mugimenduak ondo elkartzea beharrezkoak zen, eta trebetasun hori Armen Alarde edo Ikuskapenen bidez jartzen zuten praktikan.

Horrela, lurraldearen defentsarako beharrezkoa zen militarki prestatuta egotea eta armak ere prest edukitzea. Beraz aldizka eta egun seinalatuetan, 18 urtetik 60 bitarteko gizonezkoek behartuta zeuden beren armekin Alardeetan eta Armen Ikuskapenetan parte hartzera.

"Armen alardeak" Hondarribian

Hondarribian, 1638ko Setioaz geroztik, Kontzejuak agindu zuen Guadaluperainoko prozesioa, Meza eta jaialdiez gainera, egun horretan bertan, "armen erakusketa orokorra" egitea. Ezinbesteko Armen Erakusketa edo Ikuskapen hori, lehen esan bezala, Guadalupeko Ama Birjinaren prozesioarekin batera joaten zen. Zegokion ikuskapena egin ondoren, milizia osoa elizara joaten zen, gainontzeko herritarrekin prozesioan eta Mezan parte hartzeko, eta horrenbestez, 1638an egindako Botoa betetzeko.

0079Argi dago Armen Ikuskapenak aldi berean beste maila bat hartu zuela. Jarduera zibiko-erlijioso bihurtu zen. 1639. urtea baino lehen Armen Alardea ez zen Guadalupera igotzen. Baina ordutik aurrera bai, eta irailaren 8an egiten zen.

foto-2_460x287Laburbilduta esan daiteke Hondarribiko Alardea funtsean Guadalupeko Ama Birjinari egindako Botoaren urteroko berriztapena dela, Hiriak 1638an, milizia foralekin batera, jasan zuen setiotik askatu zituelako eskerrak emateko egin zitzaion Botoarena.

Ospakizuna ez da Alardera bakarrik mugatzen, Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko bederatziurrenarekin hasi eta setioan hildako guztien oroitzapenez irailaren 10ean egiten den elizkizunarekin amaitzen baita.

Buletina

Alarde Fundazioa eta Hondarribiako Alardearen inguruko berri eta ekitaldietaz informatua mantendu zaitez.

Izen-eman buletinan

Titibiliti aldizkaria

17

Último número de la revista titibiliti

 

Envíanos tus fotos y vídeos

Son momentos especiales y queremos vivirlo desde todos los ángulos.

Informazio gehiago